Gaur beste bi aurkezpen izan ditugu: lehena naturari lotutako lanen inguruan eta bestea eskolako aldizkari berezi bat egiteko.
Lehen aurkezpena: kutsadura, katastrofeak eta birtziklapenaren gaiak landuko dituzte taldeka. Haurrak izango dira protagonistak eta proiektuaren zentroa, irakaslea laguntzaile edo gidatzaile gisa izango dutelarik. 5 asteko proiektu honetan (gutxigora behera, malgutasunez) ebaluaketa desberdinak egongo dira: haien buruari egingo diotena, taldeen artekoa, haien talde propioari egingo diotena... Kutsaduran dantza, katastrofeetan marrazkiak eta birtziklapenean txotxongilo-antzerkia egingo dira eta ondoren bideotan jasoko dira guztiak. Irakasgai desberdinetan gauza desberdinak landuko dituzte: zuzentasuna euskaran, editatzea musikan, datu errealak eta portzentaiak matematikan... besteak beste. Gainera, ingurune ikasgaiean 3 gai nagusi horien sakonketa egingo da, gai haueiburuzko informazio bilketa, lana egin behar duten gaiaren inguruan informatzeko. Lehen aipatutako bideoa egiterako garaian IKT-ek eta hauek erabilerak garrantzia handia izango dute. Editatzeko programa desberdinak eskainiko zaizkie, bakarra existitzen ez dela jakiteko eta aukera desberdinak dituztelaz ohartzeko. Audaciti aplikazioa erakutsiko zaie adibdez, kantak edo audioak grabatzeko balio duena. Bideoa amaitzean bideoen aurkezpenak egingo dira. Dena driven gordeko da, honek bere alde onak eta bere alde txarrak dituelarik:

Bigarren aurkezpena: aldizkari berezi bat egingo da eskolaren inguruan, gabonak datozela aprobetxatuz. Aldizkari bat zer den eta zertarako den ulertu behar dute lehenik gero beraiek bat egin ahal izateko eta irakasleak laguntzaile edo gidatzaile papera izango du, haurrak laguntzeko hauek protagonistak direlarik. Aldizkaria ataletan banatuko dute eta bakoitzari atal bat egokituko zaio. Horretarako ordenagailuak erabiliko dituzte, drive zehazki, tresna kolaboratibo potentea dena. Metodologiari dagokionez, aldizkariaren inguruan hitz egingo da haurrek aldizkarien inguruan zer dakiten jakiteko. Gero, etxetik aldizkariak ekarriko dituzte hauen inguruan hitz egiteko, haien artean alderatzeko... honi esker, haien aldizkaria nolakoa den pentsatzen hasiko dira taldeka, ideiak emanez. Alderdi praktikoari dagokionez, eskolako webean eseki beharko dute aldizkaria 2-3 haurretako taldeetan lan egingo dutelarik. Prozesuan zehar gabonetako aldizkariaren adibideak erakutsiko zaizkie, atalak argi utziz: albiste garrantzitsuak, bitxikeriak, zoriontzeko atala, eskulanena, olentzerori zer eskatuko dioten... honetarako hainbat eginbehar izango dituzte: galderak egin, argazkiak atera... oinarrizko informazioa jaso ondoren aldizkaria moldatuko da driveren bitartez, haien taldekideei eta irakasleari partekatuz. Lehen esan bezala, aldizkaria prest egotean eskolako webean esekiko da. Ebaluazioari dagokionez, galdera batzuk egingo dira: espero duzuena izan da? zer aldatuko zenukete? zer dago hobetzeko? Gainera
gero, ebaluazio fitxak banatuko dira haien burua eta haien taldea ebaluatzeko. Irakasleontzat ere ebaluazio fitxa egongo da taldeak baloratzeko.
Zergatik da praktika ona? Esperientziatik abiatzen da, ikerketak egiten dituzte, tresna teknologiko kolaboratiboak erabiltzen dituzte, ikasleak izango dira protagonistak irakasleak laguntzaile gisa dituztelarik...

- Onak: automatikoki gordetzen dela, momentuan interaktuatu daitekeela beste edonorekin, beste formatoetan gorde daitekeela...
- Txarrak: wifira konektatuak ez gaudenean ez dauzkagula baliabide berdinak...
Haurrei pausoz pauso prozesua azalduko zaie hauek ez galtzeko, dena ulertzeko eta zalantzak badauzkate hauek argitzeko.

Bigarren aurkezpena: aldizkari berezi bat egingo da eskolaren inguruan, gabonak datozela aprobetxatuz. Aldizkari bat zer den eta zertarako den ulertu behar dute lehenik gero beraiek bat egin ahal izateko eta irakasleak laguntzaile edo gidatzaile papera izango du, haurrak laguntzeko hauek protagonistak direlarik. Aldizkaria ataletan banatuko dute eta bakoitzari atal bat egokituko zaio. Horretarako ordenagailuak erabiliko dituzte, drive zehazki, tresna kolaboratibo potentea dena. Metodologiari dagokionez, aldizkariaren inguruan hitz egingo da haurrek aldizkarien inguruan zer dakiten jakiteko. Gero, etxetik aldizkariak ekarriko dituzte hauen inguruan hitz egiteko, haien artean alderatzeko... honi esker, haien aldizkaria nolakoa den pentsatzen hasiko dira taldeka, ideiak emanez. Alderdi praktikoari dagokionez, eskolako webean eseki beharko dute aldizkaria 2-3 haurretako taldeetan lan egingo dutelarik. Prozesuan zehar gabonetako aldizkariaren adibideak erakutsiko zaizkie, atalak argi utziz: albiste garrantzitsuak, bitxikeriak, zoriontzeko atala, eskulanena, olentzerori zer eskatuko dioten... honetarako hainbat eginbehar izango dituzte: galderak egin, argazkiak atera... oinarrizko informazioa jaso ondoren aldizkaria moldatuko da driveren bitartez, haien taldekideei eta irakasleari partekatuz. Lehen esan bezala, aldizkaria prest egotean eskolako webean esekiko da. Ebaluazioari dagokionez, galdera batzuk egingo dira: espero duzuena izan da? zer aldatuko zenukete? zer dago hobetzeko? Gainera
gero, ebaluazio fitxak banatuko dira haien burua eta haien taldea ebaluatzeko. Irakasleontzat ere ebaluazio fitxa egongo da taldeak baloratzeko.
Zergatik da praktika ona? Esperientziatik abiatzen da, ikerketak egiten dituzte, tresna teknologiko kolaboratiboak erabiltzen dituzte, ikasleak izango dira protagonistak irakasleak laguntzaile gisa dituztelarik...

Comentarios
Publicar un comentario