Laugarren eta azken aurkezpena.

Web 2.0 eta web 3.0

Gaur egungo hezkuntzaren helburuak ez dira duela urte batzuetako helburuen berdinak, orain balore batzuk lortu nahi dira eta duela urte batzuk, lanbide zehatz batzuetarako prestatu (fabrikak).

Web 2.0 honen helburuak espazio desberdin bat sortzea da, jendeak informazioa jaso eta emateko eta jendearen arteko elkarlana eta interazioa sustatzeko. Honek interaktibitatea, kooperazioa, inbestigazioa, teknologia era eraginkorrean eta produktiboan erabiltzea eta pentsamendu kreatiboa dakar adibidez, baita egiten ikastea ere.

Egoera honetan ikasleen teknologia berri horien bidez lortuko dute informazioa, irakasleak ez dira lehengo informazio iturri nagusia izango. Hala, ikasleek bilatuko dute informazioa interakzioa bultzatuz, besteak beste.

Aplikazio desberdinek ikasleak motibatu ditzakete, dinamikotasuna emanez klaseei. IKTak erabiltzeak bere abantailak eta desabantailak dauzka:

Abantailak: lehen iturri nagusia irakaslea zen, ikasleak apunteak hartzen zituen eta hau azterketan erreproduzitu. Orain iturri berri gehiago sartzen dira eta irakaslea laguntzaile gisa egongo da. Lehen esan bezala aplikazio desberdinek klaseei dinamikotasuna emango die eta hauek motibazioa pizten edo sortzen dute. Irudimena eta sortzailetasuna ere piztuko da ariketa mota berriei esker. Gainera, baliabide gehiago dauzkagu orain eta nahi adina informazio gorde dezakegu interneten eta beti eskuragarri izango dugu. Irakasleen arteko talde lana ere sustatzen da, haien ideiak partekatzeko aukera gehiago dutelako eta komunikatuta egoteko. Azkenik, konpetentzia digitalak izango ditugu.

Desabantailak: irakasle askok ez dakite nola erabili eta IKTen erabilpen txarrak arazo asko ekarri ditzake, horretarako irakasleak ikastaro batzuetara joan beharko lirateke. Teknologiaren erabilpen txarrak denbora galtzea ekarri dezake, alfabetatze normala (idaztea adibidez) galdu edo ahaztu daiteke,  eguneko zati handi bat pantailaren aurrean egotea (deskantsua beharrezkoa da), komunikazio birtualagatik aurrez-aurreko komunikazioa galtzea. Urradura digitala da beste arazo bat: sozioekonomikoa, generazionala, generoarena...

Proiektuak diziplina artekoak dira eta ikasleen interesetatik abiatuak, hauek esperimentatzeko prestatuak. Irakasleak haurrak gidatuko ditu eta haiek hautatutako informazioa lantzen lagunduko die, zalantzak argitu... gelako giro ona ezinbestekoa izango da proiektu hauek gauzatzeko eta aurrera eramateko. Proiektu hauen prozesuak pausu hauek dauzka:

  1. Arazoaren planteaketa
  2. Hipotesiak egin
  3. Aurkikuntza egin
  4. Datuak analizatu eta zergatiak bilatu
  5. Hausnarketa

Proiektu hauen helburuak berriz 3 izango dira: gaia aurre-ezagutzekin erlazionatzea, pentsamendu kritikoa garatzea eta hizkuntzaren erabilera bultzatzea.

Web 3.0ra? Gaur egun nahi dugun informazioa ez dugu momentuan bilatzen informazio asko dagoelako, baina etorkizunean 3.0an filtroen biden adibidez nahi dugun informazioa lortuko dugulakoan gaude.

Comentarios