Gaur aurkezpena izan dugu eta gaiak "teknologia hezkuntzan" izan da. Teknologiak aurrerapen asko ekarri ditu eta erraztasun handiak ekarri ditu erosotasunarekin batera, ordenagailukoa proiektorearen bidez arbel digitalean ikustea adibidez. Historian zehar aurrera pauso asko eman dira: papera eta imprentaren asmatzea; hezkuntza publikoaren sorrera; irrati, telebista eta ordenagailuen etorrera... komunikazio bide berri asko sortu dira eta web 2.0rekin guztiok gaude komunikatuta, munduko beste edozeinekin (beti ere besteak Internet erabiltzeko aukerak badauzka). Web 2.0rekin aplikazio berriak azaldu dira eta aurrekoak hobetu direla esan daiteke: Ofoto/Flickr, Britannica Online/Wikipedia... ikasgelan teknologia erabiltzearekiko iritzi desberdinak daude: denbora aurreztu daiteke ondo erabiliz gero baina galdu gaizki erabiltzen bada adibidez. Hezkuntza bide tradizionaletik jarraitu behar den ala IKTak erabili behar diren da asko egin den galdera bat eta nire iritzia eman beharko banu, IKTak sartzea garrantzizkoa dela esango nuke, betiere ongi sartzen badira, modu egokian, laburtuz, hezkuntza analogikotik digitalera pasatzea. Eskola 2.0rekin pausu hau eman nahi izan zen ikasgelatara arbela digitalak, interneterako konexioa eta abar eramanez, ikasleek eta haien familiak hauek egunerokotasunean erabiltzeko eta irakasleak arlo honetan formatuak daudelarik.
Heldutasun teknologikoan 3 maila daude: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua.- Oinarrizkoa: ikt gelak, ordenagailuak, arbela digitalak... izatea. Oinarrizko azpiegiturak. Bolak eta korreo elektronikoak erabiltzen ikasiko dira.
- Ertaina: IKTak eta Interneta klase guztietan egunero erabiltzea, ikastetxeko informazioa eskuragarri izatea, eskola ordutegietatik kanpo IKTak erabiltzeko aukera izatea eta informazioa noranzko bakarrekoa izatea dira ezaugarri nagusienak.
- Aurreratua: hezkuntza plataformen bidez ikasgelako ateak zabalik egotea, ikasle zein gurasoek informazioa eskuragarri izatea, informazioa bi noranzakoa izatea, baliabide telematikoak gero eta gehiago erabiltzea...
Praktika on bat diseinatzen hasiko gara. Teknologiaren erabilpena barne izan behar du praktikak. Bertan ez daude eduki zehatzak, maila zehaztu gabe dago. Diseinu orokor bat egin behar da, NOLA gauzatuko dugun hori gelan: metodologia, ikaslearen eta irakaslearen rola...
Comentarios
Publicar un comentario