Gaur konpetentzia digitalen eta alfabetizazioaren inguruan egin du ahozkoa zegokion taldeak.
Alfabetizazioa ikaslea inguratzen duen errealitatea ezagutzen eta ondorioz, honi buruz hausnartzen laguntzen duen ikaskuntza sakon eta globala dela azaldu dute, baita multialfabetizazioa denon eskubide bat dela ere.
Alfabetizazioa ikaslea inguratzen duen errealitatea ezagutzen eta ondorioz, honi buruz hausnartzen laguntzen duen ikaskuntza sakon eta globala dela azaldu dute, baita multialfabetizazioa denon eskubide bat dela ere.
Multialfabetizazioaren dimentsioak ere azaldu dituzte, ondorengoak: dimentsio instrumentala (software eta hardwarea erabiltzen jakitea), kognitiboa (informazioa erabiltzen jakitea: barneratzea, gurea egitea eta partekatzea), sozioaktitudinala (teknologiari buruzko jarrea arrazionalak eratzea eta komunikazioaren inguruan jarrera baikorra izatea) eta axiologikoa (teknologiak gizartean eragina duela jakitea).
Ondoren irakasleen 8 erronka eta konpetentzia azaldu dituzte, baita akatsak konpontzeko dekalogoa ere, hau da, arazo hauei aurre egiteko hamar pausu.
Amaitzeko, ondorioak eman zituzten eta haien iritzia eman zuten.
Ondorioetan artean pertsonalki interesgarriena iruditu zitzaidana aldatu behar dena pedagogia dela eta ez erabiltzen den teknologia izan da. Askotan esan izan dugun bezala teknologia ikasgeletan txertatzearekin ez da nahikoa, hauek ongi erabiltzen jakin behar da eta horretarako irakasleak formatu egin behar dira, besteak beste. Teknologia ikasgeletan erabiltzea aurrera pausu handia da baina esan dudan bezala aldatu behar dena pedagogia da, klasea emateko modua.


Comentarios
Publicar un comentario