


Hasteko ikasketa formala eta ez formala banatu beharko genituzke, bi ikasketa prozesu hauek desberdinak izan daitezkeelako. Adibidez eskolan ikasteko egoten dugun ikasketa prozesua eta etxean ikasteko erabiltzen duguna oso desberdinak izan daitezke.
Pertsonalki, nire ikasketa formaleko informazio iturriak irakaslek emandako apunte eta koadernoak izan ohi dira baina Internet asko erabiltzen dut ere. Internet erabiltzean googlen behar dudana bilatzen dut eta informazio asko izaten dut eskuragarri. Aplikazio desberdinak ere erabiltzen ditut, Xuxen adibidez, ortografia zuzendu eta horrela ikasteko. Ikasketa formaleko informazioa lantzeko lehenik informazioa birritan irakurtzen dut. Ondoren, ideia nagusiak ateratzen ditut eta informazioa klasifikatu egiten dut, interestarriena edo baliogarriena iruditzen zaitena soilik hautatuz. Informazioa beste iturriekin konparatzen dut dokumentu berri bat sortuz eta nire ideia propioekin konbinatuz. Azkenik, konpartitzeko momentuan dokumentu berria papereko testuan edo modu digitalean entregatzen dut, lan gisa.
Bestetik, ikasketa ez formalerako normalean Internet erabiltzen dut gehien bat, interesatzen zaiten guztia bertan aurkitu dezakedalako. Familia eta lagunengandik ere asko ikasten dut. Lehen pausua pertsonak entzutea dela iruditzen zait, informazioa biltzeko oso modu egokia delako. Bestela, irakurri ere egin dezakegu. Autonomoak izan behar gara, informazio hau pertsonalki kritikatu eta gero sailkatu. Behaketaren bidez ere asko ikasten dugula esan beharra dago. Azkenik, informazio hau ahoz partekatzen dut orokorrean.
Comentarios
Publicar un comentario