PLEaren hasiera eta "EL ECOSISTEMA PEDAGÓGICO DE LOS PLES".

Gaurko testuan gauza asko irakurri ditugu, ikasketan pertsona baten ingurune pertsonalak duen garrantzia ikusi dugu, nahiz eta gu honetaz batzuetan ez konturatu. Ikaskuntza eta irakaskuntzaren arreta ikasleruntz zuzendu behar zela pentsatzen hasi zenean sortu zen ondoren PLEa deituko zena. PLE ingelesezko "Personal Learning Environment"-etik dator, ikasteko eremu pertsonala esan nahi duena eta pertsona bakoitzak (ikasleek adibidez) bere modura erabiltzen dituen tresna multzo bat, informazio edo jarduera iturria da, ikasteko erabiltzen dituena. PLEa irakurketarako, gogoetarako eta erlazioetarako estrategia eta tresnez osaturik dagoela ere ikusi dugu, besteak beste.



Comentarios