"De la competencia digital y audiovisual a la competencia mediática: dimensiones e indicadores".

Mastermanek dioen bezala komunikabideen hezkuntza ikasgeletara eramateko hainbat gauza izan behar dira kontuan. Argi dago gaur egun, orokorrean bi pertsona mota daudela ikasgelan: ikasleak eta irakaslea. Irakasleak betidanik ikasi eta irakatsi izan du modu tradizionalean eta ikasleak berriz, teknologia munduan eta mundu digitalean hazi dira. Hor arazo edo desberdintaun nagusi bat ikus dezakegu, bakoitza bere esparruan eroso sentituko delako baina bestearenera pasatzerakoan egoera berria izango delako. Arrazoi honengatik bi bide hauek (tradizionala eta berria) nahastu egin beharko lirateke komunikabideez hezkuntza hori txertatuz. Horretarako irakaslean formatu egin beharko lirateke, arrotza dena ezagutzeko. Testuak dioen bezala, irakasleek formaziorik ez badute eta hezkuntza berritzekotan hau guztia txertatuz, okerrerako izango litzateke. Hau gertatuko balitz ez ginateke gure artean ulertuko eta honen ondorioz ezingo genuke pentsamendu kritikorik garatu ezta sormena eta expresibitatea ere. Beraz, argi dago formakuntza baten atzetik etorri beharko litzatekeela teknologiaren eta digitalizazioaren integrazioa ikasgeletara. Testuko zati hau aukeratu dut bereziki interesatzen zaiten gai bat delako. Garrantzitsua iruditzen zait hezkuntza etengabe berritzen aritzea, ezagutzak hurrengoei trasmitituko dizkiegulako eta ezin delako atzean geratuko den zerbait izan. Etengabeko berritze horretarako denok inplikatu beharko ginateke: irakasleak eta ikasleak, familia... nekezko lana da etengabeko prestakutza hori, baina guztiz beharrezkoa.

Comentarios