Lehen eguna! Sarrera.

Gaur, IKT (Informazio eta komunikazio teknologia) gaiaren inguruan izango ditugun klase guztietako lehena izan dugu.

Espero nuen bezala, klase honetan teknologia ikasgelan aplikatzen ikasiko dugu eta baita hainbat aplikazio erabiltzen ere. Gai honek interes berezia pizten du nigan eta ziuraski besteengan ere, teknologia erabiltzea oso gauza interesgarria eta desberdina delako.

Lehen egun honetan blogger aplikazioa ikusten hasi gara: aplikazioa nola ireki, nola sartu, nola publikatu... baina hau zati bat besterik ez da, hurrengo klaseetan aplikazio honetan gehiago sakonduko dugula uste dut.

Interesgarria iruditu zait eta hurrengo egunetan oraindik interes gehiagorekin itzultzeko balio izan dit.


Lehen eguna by Maialen on Scribd

Comentarios